Proiektua Hotel berezia, Baztango historiari eta naturari lotua

Palacio de Arozteguia Baztan Curio Collection by Hilton hotela proiektu berezi gisa sortu zen, ondare arkitektonikoarekin eta tokiko garapenarekin konprometituta.

Aroztegia jauregia (XIV. mendeko Cabo de Armería jauregia) zaharberritzen denean gauzatuko da lau izarreko establezimendu hau. 2022ean irekitzea aurreikusten da. Ostatu erakargarria, jasangarria eta kalitatekoa Aroztegiko finkan, 40 hektareatik gorako azalerarekin Lekarozen.

Nafarroako nortasuna eta nazioarteko proiekzioa dituen hotela izango da, Curio Collection by Hilton katean txertatua eta Aroztegin kokatua, Baztango Haranean: «Haran Lasaian». Turismo integrala praktikatzeko ez dago gauza hoberik paraje pribilegiatu baten bihotzean egotea baino: Turismo lasaia, turismo berdea, osasuntsua, gastronomikoa, kulturala, profesionala eta negozioetakoa… Ez dago gauza hoberik bezero bakoitzak bere egonaldia aukeratzeko, arkitektura eta paisaia miresteko eta bere zerbitzuez gozatzeko.

Gehiago irakurri
Hotel berezia, Baztango historiari eta naturari lotua
Hotel berezia, Baztango historiari eta naturari lotua
Hotel berezia, Baztango historiari eta naturari lotua

Curio collection by Hilton Hotel bakoitza «berdingabea» da

Curio Collection by Hilton katean hotel bakoitza «berdingabea» da: bere nortasuna du. Eta Palacio de Arozteguia Baztan Curio Collection hotelaren nortasuna ondare arkitektoniko eta historikoarekiko jasangarritasun- eta errespetu-balioek eta tokiko ekonomiarekiko inplikazioak bereizten dute.

Curio Collection by Hilton katearen bikaintasun profesionala, Palacio de Arozteguia Baztan Curio Collection hotelak hasiera-hasieratik duen ezaugarri bat da. Bere indarrak, lurrarekiko eta paisaiarekiko errespetuan oinarritzen direnak, bezeroaren arretara bideratuta daude. Eta, era berean, komunitatera bideratuta. Komunitatearekiko, hotelak lagin benetakoa izan nahi du eta Baztango Haranaren orainari eta etorkizunari lagunduko dion aktiboa.

Gehiago irakurri
Egonaldi lasaia: logelak eta suiteak

Logelak Egonaldi lasaia

Palacio de Arozteguia Baztan Curio Collection hotelak 126 logela izango ditu, 28 eta 80 m2 bitartekoak eta terrazarekin. Guztiak erabili ahal izango dira banaka edo binaka. Esanguratsuenak jauregiaren jatorrizko blokean daude, eta gainerakoak ingurunean integratutako multzo arkitektonikoaren oinarri diren hiru nukleoren gainean egituratutako blokean.

Hotelak 252 pertsona hartuko ditu gehienez, eta logela bereziak (goiko solairuetan) eta suite bereziak (lehendik dauden eraikinetan) aukeratu ahal izango dituzte. Harmoniaren eta sinpletasunaren printzipioek erabakiko dute ostatu hartzen duten pertsonek, euren egonaldian, arkitektoek «jakintza eraikitzailearekin» eta «poesiarekin» egindako espazio baten ongizatea eta lasaitasuna esperimentatuko dituzten ala ez.

Gehiago irakurri
Osasuna eta ongizatea, naturan

Spa & wellness Osasuna eta ongizatea, naturan

Palacio de Arozteguia Baztan Curio Collection hotelak spa & welness gune bat jarriko du bezeroen eskura: osasunerako, erlaxaziorako eta ongizaterako pentsatua izango da, eta exijentzia eta kalitate estandar onenak betetzen dituzten tratamendu pertsonalizatuak izango ditu. Gainera, zerbitzu horiekin batera fitness gune bat egongo da, entrenatzeko eta ariketa fisiko egokia egiteko aukera emango duena.

Spa & welness zerbitzuarekin eta fitness gunearekin batera, hotelak kanpoko igerilekua eta berdeguneak izango ditu, aisialdirako aproposak: paseoa, erritmo patxadatsua eta atsedena. Bezeroen osasuna eta ongizatea zaintzea da gure hotelaren helburu nagusia.

Gehiago irakurri
Nafarroako gastronomia eta goi-mailako sukaldaritza

Jatetxea Nafarroako gastronomia eta goi-mailako sukaldaritza

Nafarroako gastronomia eta goi-mailako sukaldaritza

Palacio de Arozteguia Baztan Curio Collection hotelaren apustu gastronomikoa da gure zutabeetako bat.

80-120 lagunentzako tokiarekin, jatetxeak goi mailako sukaldaritza eskainiko du, Nafarroako gastronomian eta hurbileko («zero kilometroko») produktuetan oinarritua, Baztango eta Nafarroako gainerako herrietan bikainak baitira.

Gastronomiari ardoaren kultura gehitu behar zaio. Nafarroa lurralde interesgarria da arlo horretan, biltzen dituen jatorri-deituren aniztasunagatik. Jatetxearekin batera, tabernak Nafarroako eta inguruko gastronomia- eta ardogintza-aberastasuna zabalduko du.

Gehiago irakurri
Lanerako eta ospakizunetarako gunea
Lanerako eta ospakizunetarako gunea
Lanerako eta ospakizunetarako gunea

Ekitaldiak Lanerako eta ospakizunetarako gunea

Palacio de Arozteguia Baztan Curio Collection hotela, bere areto zabal eta ezberdinekin, prest egongo da askotariko ekitaldiak hartzeko.

Ingurunearen eta eskuragarri dauden espazioen lasaitasuna ezin hobea da bilera profesionaletarako eta negozio-bileretarako (MICE ekitaldiak). Era berean, familia- eta gizarte-ospakizunek esparru ezin hobea izango dute gure hotelean.

Edozein ekitaldik jasoko du arretarik onena erreserbatutako barruko aretoetan, baita berdeguneetan eta irizpide paisajistarekin diseinatutako lorategietan ere. Espazio aproposak dira, gure taldearen profesionaltasunari esker, bezero bakoitzaren beharretara egokitzeko eta bezero bakoitzak esperientziarik atseginena izan dezan ahalegintzeko.

Gehiago irakurri

43.1555065, -1.5360435

Kokapena Baztango haranaren bihotzean: Pirinio Atlantikoaren sakonean

Palacio de Arozteguia Baztan Curio Collection hotela Lekarozen dago, Baztan haranean. Elizondoko barrutian dago, Nafarroako Foru Komunitatearen iparraldean. Pirinio Atlantikoaren sakonean dago, Frantziako mugaren ondoan. Kokapen estrategikoa du, mendiaren eta Kantauriko kostaldearen artean, eta erakargarritasun handiko lurraldeak ditu inguruan: Nafarroa, Errioxa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Frantziako hego-mendebaldea.

Bere kokapen naturala mugakoa da eta, aldi berean, babestuta eta zigortutako edo gehiegi ustiatutako guneetatik salbu dago. Iruñea, Donostia, Gasteiz, Bilbo, Biarritz, Baiona edo Paue bezalako hiriekiko hurbiltasunak (bakoitzak bere merkataritza-, aisialdi- eta kultura-eskaintzarekin) bere interesa areagotzen du.

Gehiago irakurri

Harremanetarako

La Estrella enpresa-parkea
Berroa kalea, 4. 117. bulegoa. 31192 Tajonar (Nafarroa)

T. 948 852 364
E. info@hotelpalaciodearozteguia.com

Información básica sobre Protección de Datos

Responsable:

HOTEL PALACIO DE AROZTEGUIA S.L.

Finalidad:

Atender su solicitud de información

Legitimación:

Ejecución de un contrato.

Consentimiento del interesado.

Destinatarios:

No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

Derechos:

Tiene derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos, indicados en la información adicional, que puede ejercer dirigiéndose a la dirección del responsable del tratamiento

Procedencia:

El propio interesado.

Información adicional:

Puede consultar la información adicional en materia de protección de datos haciendo click aquí